2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena

3. Udaleku eguna!

Gaur goizean ikastolan zehar ibilbidea egin dugu, bertako espazio eta lagun guztiak bisitatuz, bakoitzak bere lanpostuetan zertan aritzen diren erakutsi digute! Asko ikasi dute!

Hasteko, idazkaritzara joan gara. Bakoitza bere mahai dauka lanerako eta telefonoak eta atea joka dabiltz, paperak, fotokopiatzaileak....denak adi, adi egon dira!




Bidean, Amaia Psikologoaren bulegoan sartzeko aukera izan dugu! Zenbat margo, ipuin, marrazki polit!!




Ondoren haurtzaindegira joan gara. Leirek 0-1 eta Marta 1-2 gure neska-mutil txikienak, nola goxo-goxo zaintzen dituzten ikustera!



Eta bukatzeko, jantoki eta sukaldera joan gara Nekane gure sukaldaria, bazkari goxoa nola prestazen duen ikustera gertratu gara!




2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

2. Udaleku eguna

Gaur gela apaindu dugu , taldearen izenarekin bat datorren marrazkiak margotuz, Txantxangorriak!




Ondoren Espoloiko ziburutara joan gara, Esti-Gunean ikasitakoa praktikan jartzeko! Trebetasun galanta azaldu dute gure neska mutilak!






2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

2 urteko gelak ezagutzen

Ostiralean 1-2 urtekoak 2 urteko gelak ezagutzen egon ginen irailean bertara goaz eta!!!

Udalekuei hasiera ematen!!


Gaur lehenengo udaleku eguna izan dugu!
Talde berriari izena jarriz, Txantxangorriak! Murala margotu eta pasiloan zintzilikatu dugu, egindako lan aparta denok ikus dezaten!









   Goiza bukatzeko, Kinto pinora atera gara, aldapan gora, aldapan behera, txantxagorri bat ikusteko gogoz!!













2 urteko haurrak Gorlara irteera

Egun garrantzitsua benetan!lehenengo irteera! Denak urduri eta alai!Giro ezin hobea! Autobusa hartuta, Gorlara irteera egin genuen! Txintxo txintxo haritu dira denok eta topera disfrutatu zuten goiza.